2012-01-15

Gasteizen erosketak euskaraz egiteko proposamen bat


        Okindegian, arrandegian, fruta-dendan…edozein eguneroko erosketetan ohituta gaude gaztelania erabiltzen, ezta? Begira ezazu aurkitu dudan artikulu hau (‘Diario de Noticias de Álava’-tik hartuta) eta ikusiko duzu nola dagoen euskarari buruzko jarrera Gasteizko merkataritzan. Txosten hori pixka bat zaharra geratu da, baina joera bat adierazten du.

        Gure kasuan, erabiltzerakoan (beldur 'eszenikoa' alde batera utzita) egia da hiri honetan, Gasteizen, ez dela hain erraza saiatzea.

       Gaurko proposamena elkarlan bat da. Ofizialki jakin dezagun zeintzuk diren gure hirian lortu duten Bai Euskarari Ziurtagiria. Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du ziurtagiri horrek. Bilatu dut bere webgune ofizialean eta hiru denda bakarrik agertzen dira Gasteizko zerrendan… 

       Ziur zuk ezagutzen duzula euskara erabiltzeko aukera sortzen duten hainbat denda. Esate baterako: Dato kalean dagoen okindegi bat. Nahiz eta ziurtagiririk ez izan, euskara erabiltzen eros dezakezu.

      Sorgin honen asmoa da ‘mapa’ edo gida bat egitea, blog honetan bertan, zuen proposamenekin. Horrela erraztuko dugu lotsa galtzeko helburu hori. Mota horietako saltokiren bat ezagutzen baduzu, zabaldu mesedez sarrera honetan. Mila esker!!

2 comentarios:

  1. Oso interesgarria zure azken post. Hasieran lotsa daukagu eta gero ez dakigu non eta norekin hitz-egin dugun, horregatik komenigarria da gida bat edukitzea. Espero dut zure aholkuak laster etortzea.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Guztion lana da, bai. Eskertzekoa da gero eta toki gehiago aurkitzea. Eskerrik asko!!

      Eliminar

Zure iritzia!!